martes, 28 de febrero de 2017



Demagun Bilboko hiria zaretela...

ZER KONTA DIEZAGUKEZUE?



NOIZ?
                                            
2017ko MAIATZAK





ZER EGIN BEHAR DA?


IDEIA

Bilboko hiria ezagutu dezaten, ORIENTAZIO LASTERKETA bat antolatuko da. Lasterketa, horretan beste irakasgai batzuk landuko dira (bakoitza posta batean jarrita) eta bertan, proba bat egin beharko dute, irakasgaiarekin eta aukeratutako Bilboko zonaldearekin zerikusia daukana.

AGERTOKIA
  • Sei talde osatu behar dituzte. Talde bakoitzari irakasgai bat egokituko zaio (historia, natura, plastika, musika, gorputz hezkuntza edo teknologia). Irakasgai bakoitzarekin zerikusia daukan proba bat antolatu behar duzue.
  • Talde bakoitzak probaren lekua aukeratuta daukanean, mapa batean adierazi beharko da.
  • Talde bakoitzari mapa bat emango zaio eta zirkuitua jarraitu beharko duzue, ginkana osatu arte.

JARDUERAK


1. SAIOA

Lehenik eta behin, azalduko diegu hurrengo lau saioetan, Bilbon orientazio jarduerak antolatu beharko dituztela, bakoitzari egokitzen zaion arloarekiko.Lauko sei talde egingo ditugu. Guk antolatuko ditugu taldeak, heterogeneoak izango direnak. Klasean mahaiak  banaturik egongo dira sei multzotan, eta mahai bakoitzean, zereginaren azalpenak egongo dira, bakoitzak arlo baten inguruan izanik. Beraz, talde bakoitzak daukan arloaren inguruko eta bilboren arteko erlazioa bilatu beharko du, jarduera bat prestatuz.


               






 


Balibideak: liburutegia, liburuak.

2. SAIOA

Talde bakoitzak guk emango diegun mapa itsuan, haiek buruturiko jarduera adierazi beharko dute.

Baliabideak: Bilboko mapa itsuak.

3. SAIOA

Talde bakoitzak egin duen probaren prestakuntza eta azalpena egingo du.

4. SAIOA

Probak aurrera eraman Bilbon.

Baliabideak: mapa itsuak eta iparrorratza.


ENTREGAGAIAK

I. 90. HAMARKANDAN ZAUDETE. EGOKITUTAKO IRAKASGAIAREN ETA BILBOREN ARTEKO LOTURA EZARRI ETA BILATUTAKOA, EMANDAKO PAPEREAN AURKEZTU.

II. IRAKASGAIAREN ETA  BILBOREN ARTEKO LOTURA EZARRITA DAGOELA, BILBOKO MAPA ITSU BATEAN EGINGO DEN PROBAREN KOKAPENA IRUDIKATU.

III. PROBAREN PRESTAKUNTZA ETA AURKEZPENA.

IV. ORIENTAKANA!!!! PREST ZAUDE????

BALIABIDEAK